XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

YOALEAK

AYERDI'TAR MIKEL

Gure errietan eskil-otsa genduen berezi, norbaiten eriotza, su eta ujoldeen kixkal ta irentzi bearra iragartzeko.

Illeta entzun orduko, olako edo alokoaren il berria aoz ao zabaltzen zan biztanleen artean, eta bere gogoaren alde Aita Gureak esaten ziran.

Negarraren karraxia sendi guztietan entzuten ez bazan ere, matrail asko buztitzen ziran, malko beroz.

Su eta ujoldeen yoalea entzun orduko berriz, gau beltz eta bildurgarri ayetan, soinean zituzten jantzi laburrekin, erriko biztanle geienak, urduri karrikaratzen ziran euren laguntza beartsuei eskeintzeko.

Zoritxarreko une aietan aberats eta txiro, nagusi ta morroi, denak alkar artuta, kemen guztiekin arpegi ematen zioten su eta ujoldeen indarrari.

Ogeitabi urte auetan eriotz eskila, sarritan entzun dugu gure Aberri maitearen azken arnasa dala-ta.

Ogeitabi urte oetan, batzuek patxaran ta besteak estutxo bizi geran euzkotarren etxeetan, negu tantaren batzuez busti dituzte matrallak, Aberri kutunaren zorigaitza ikusita.

Aberria DUGU SUTAN, KIXALTZEN.

Españar laterriak birrindu zorian dauka gure Euzkadi.

Onela adierazi ziguten sarritan yoaleak.

Ala ere guk entzungor egin genien.

Agian etzuten bear ainbat indar yoalearen sokari tenka ari ziranak...

Oraingoan ordea, Argentina lurretatik bi euzko semek yoalearen soka apurtu bearrean daragite.

Berriz ere entzungor egingo ote diogu?

Batasuna bear da Aberria azkatzeko, baño ez euzko alderdien batasuna, EUZKOTARREN BATASUNA baizik.

Euzkotar alderdiak eta gañontzeko bazkunak Euzkadi'ko Jaurlaritza'rekin lotuta daude eta au españar erkalarekin, onen semea bait da.

Euzko erriak ordea, ez du loturarik bear azkatasun osoaren aldezko lanari ekiteko, Jaurlaritza eta alderdietatik at.

Oek jarraitu dezatela euren loturakin, orretarako eman baizuten itza.

Jaurlaritzak badu aski lan erkal-politika aurreantz eramaten ta baita ere buru-belarri Europako Alkartasunaren aldezko oiuak egiten.

Txalogarri zait asmo zuzen oieri bear duten garrantzia damaiotelako, ta jarrai bide ortatik.

Euzko erria ordea, beste Jaurlaritza, Artezkaritza edo nai duzuten izeneko beste agintaritza baten bearrean da, AZKATASUN OSOAREN ALDEZ loturarik gabe lan egiteko.

Aberriarekiko loturak bakarrik izango dituen MATXINADA-BATZA behar du Euzkadi'k.